KONTROVERSIËLE FILMS - 2CD. BONBERENEA / SERIES NEGRAS. 2004
|
|
![]() |
Bulliciosa reunión de independientes
ordenando el legado de una banda fallecida. Incluye remezcla de “Bramar”. Boisterous meeting of independent artists revisiting the legacy of an old band. It includes a remix of "Bramar". |
+ info >>
CD. Zer ezkutatzen da izen izen korapilatsu honen atzean? Honakoa Tolosako
Bonberenea Gaztetxeak «Bonberenea Ekintzak» argitaletxea ireki zuenetik
kaleratzen duen laugarren lana dugu (aurrekoak «Oztopo guztien gainetik»
bilduma, 2002, Tantaren lehen lana, 2003, eta Humusen hirugarren lana
izan dira, 2004). Honakoak ordea badu ezberdintasun bat. Izan ere talde ezberdinen bilduma bikoitza dugu honakoa, batzuk Gaztetxearen ingurukoak eta besteak ez, zeinek Gutural taldearen abestien berrikuspenak egiten dituzten. Gutural 90. hamarkadako erdialdean martxan egon zen talde bitxi bat da, hasierako metal industrialetik soinu ilunagoetara bideratu zirelarik soinu elektronikoetan oinarritutak (aurkezpen orrian pop elektronikoa egiten bukatu zutela, baina azkenengo grabaketetako abesti bat entzun ondoren ez nago deskribapen horrekin erabat ados). Soinu konplexuak bai entzuteko baita jotzeko ere, bere ibilbide osoan taldeak 8 kontzertu besterik ez zituelarik eman. Esan dugu bilduma honetan Gutural taldearen abestien berrikuspenak egiten direla, eta hori esatea egia hutsa da. Ez dira nolabaiteko bertsioak, baizik eta berrasmatu dituzte abestiak eta horrela joera ezberdinetara bideratuak izan dira moldapenak, bilduma nolabait bi ataletan ezberdindu delarik, CD banan banatutak. Lehenengo CDa soinu konbentzionalagoez osaturikoa da, hots, musika talde ohiko baten formazioan oinarriturikoak. Hortik aurrera partaide bakoitzak egiten duena beste kontu bat da. Bigarren CDa musika elektronikoan oinarriturikoa da. Partaideen artean denetarik dago, orain arte ezagunak ez zirenak (Taboo bikainak esaterako), urte piloa daukatenak bere atzean (Ira et Decessus eta bere crust bertsioa, edo Gutariko bat handiak, noiz izango dugu hauen diskografia osoa biltzeko aukera?) eta baita ere ezagunak direnak (Bad f-Line), beren errautsetatik birsorturikoak ahaztu gabe (El desván del macho klasikoak). Bitxikeri moduan, Gutural berak eta taldeko Tzesnek egin dute abesti banaren berrikuspena. Honakoak dira bilduman part hartzen dutenak: Sequoia, Taboo, Industria dolor, El desvän del macho, Humus vs. Magma, Bad f-Line vs. Ominous, Natividad, Gutural, Mecedora de omocéfalo, Ira et Decessus eta Trus (Lehen CDa); Gutariko bat, Noctubulux, Tzesne, Nocturbulux vs. Tzesne, Andrë, Xabier Erkizia, Sinestesia, Smoib, Lanzarote vs. Bermejo, Sthepan Krieger eta Atomos en movimiento (bigarren CDa). Ekintza Zuzena |